
SEKTOREA: Energia berriztagarriak
PROIEKTUA: Offshore energia eolikoaren sektorerako material jasangarri berrien, babes-teknologia aurreratuen eta monitorizazio sistemen berrikuntza.
LORPENA: Estaldura aurreratuen eta monitorizazio teknologien garapena, offshore egitura eolikoen korrosioaren aurkako babesa eta iraunkortasuna hobetzeko.

HAIZEEKO proiektuaren helburua offshore energia eolikoaren sektorean berrikuntza bultzatzea da, material jasangarriak, babes-teknologia aurreratuak eta monitorizazio sistema adimendunak garatuz, batez ere itsasoko aerosorgailuen paletan eta egituretan aplikatzeko.
Itsasoko instalazio eolikoek ingurune baldintza oso zorrotzetan egiten dute lan; baldintza horiek korrosioa, higadura eta mantentze-kostu handiak eragiten dituzte. Ohiko estaldura sistemek iraunkortasunari, ingurumen-eraginari eta kostu operatiboari dagokienez hainbat muga dituzte, eta horrek irtenbide eraginkorrago eta jasangarriagoak bilatzera bultzatzen du sektorea.

Testuinguru honetan, proiektuak estaldura aurreratuak, paletarako material birziklagarri berriak eta egitura-monitorizaziorako teknologiak ikertzen ditu, offshore sistemen iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.
Proiektua Navacelek koordinatzen du, eta honako enpresek parte hartzen dute: Argolabe Ingeniería, Mecanizados Ekimen, Global Factor, Innomat Coatings, Innovation Tree, Manutención y Manipulación Eraman, Kera-Coat eta Mandiola Composites. Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (RVCTI) agenteek ere parte hartzen dute: CIDETEC eta TECNALIA.
Proiektuak hiru urteko iraupena du (2025–2027).
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak (HAZITEK programa) diruz laguntzen du, eta Europako Eskualde Garapen Funtsak (FEDER) kofinantzatzen du.








